top of page
IMG_4387.jpg

Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.

Azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, sendoak eta kalitatezkoak, modernizazioa, tekonologia eta lan-prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak, IKTrako sarbide unibertsala.

9.6 EKIMENA: LH eta DBHko eskolaz-kanpoko ekintzetako aukeretan First Lego League eta Kids Kitcar eskaintzea.

2025eko martxoaren 23an, Lehen Hezkuntzako Formulauro eta Geldiezinak taldeek Greenpower auto-elektrikoen lasterketan parte hartu zuten Zornotzan, GOBLIN kategorian, beste ikastetxeetako 20 talderekin.

Formulauro eta Geldiezinak gure taldeentzat lehen esperientzia izan zen, eta primeran aritu ziren: autoen prestaketa, babesleen ikusgarritasuna bermatzea, finantzaketa lortzeko denda txikien antolaketa, gidatzea eta estrategia. Dena bikain bete zuten. Gainera, beste taldeak ikusterakoan asko ikasi zuten, eta euren autoetan egin nahi dituzten hobekuntzak zerrendatu zituzten jada, hurrengo lasterketan aurrerapausoak emateko asmoz.

Eguneko une berezietako bat saria jasotzean izan zen: “Greenest Bodywork” saria jaso zuten, auto ekologikoen karrozeriarik jasangarriena aitortzen duena.

Zorionak egindako lanagatik!

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

  • 9.4 Ikastolako azpiegiturak modernizatzea, jasangarriak izan daitezen, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabiliz eta teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiliz.

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 5. Helburua, GENERO-BERDINTASUNA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

KidsKitCar
IMG_4383.jpg

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.

5.b Teknologia instrumentalaren erabilera hobetzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena, emakumeen ahalduntzea sustatzeko.

 

5.3 EKIMENA: LHn, ZTIAM saio eta proiektuetan neska eta mutilen arteko parekotasuna bilatzen da: FLL edo Kids Kitcar proiektuetan perfil horietako neskak bilatzen dira eta parte hartzera animatu.

IMG_4395.jpg

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.

17.8 Teknologia‐bankua eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko ahalmena sortzeko babes‐mekanismoa, aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta erakundeentzat; eta teknologia instrumentalen erabilera areagotzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena.

17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

 

17.17 EKIMENA: Greenpower erakundearekin lankidetzan parte hartzea LHko eskolaz-kanpoko ekintzetan.

9.1 EKIMENA: Ikastolako eraikinak jasangarriak eta domotizatuak izateko plangintza eta inplementazioa egitea.

 

2024-2025 ikasturtean, Ikastolako eraikinetako sarreran, Ikastolan egiten dugun energiaren kontsumoaren zenbait datu azaltzen dituzten monitoreak instalatu dira Ikastolako erabiltzaileei energiaren kontsumoari buruzko informazioa emateko: Ikastolako eta dagokion eraikinaren energiaren kontsumoa, energia berriztagarrien erabileraren proportzioa eta abar.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

  • 9.4 Ikastolako azpiegiturak modernizatzea, jasangarriak izan daitezen, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabiliz eta teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiliz.

Beheko argazkietan, DBHko eraikineko monitorearen irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 7. Helburua, ENERGI BERRIZTAGARRIAK, ere lantzen dugu:

IMG_4385.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

7.a Ikastolan energia‐azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustatzea, iturri berriztagarriak, energia‐eraginkortasuna eta erregai fosilen teknologia aurreratu eta ez horren kutsakorrak.

 

7.3 EKIMENA: Ikastolako eraikinetan domotizazio-planarekin jarraitzea, argien, berogailuen eta bestelakoen energia-eraginkortasuna lortzeko.

9.1 EKIMENA: Ikastolako eraikinak jasangarriak eta domotizatuak izateko plangintza eta inplementazioa egitea.

 

2024ko abenduan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko aldizkako ikuskaritza izan genuen Ikastolako Sukaldeko instalazioetan. Ikuskaria bertaratu eta Sukalde eta Zerbitzuetako arduradunekin elkartu zen gure instalazioak eta prozedurak aztertzeko.

 

2025eko urtarrilean helarazi digute dagokion txosten teknikoa eta balorazioa “ALDEKOA, GOIKO MAILAKOA” izan da. Auditoriaren laburpen bezala, ondokoa adierazi digute: “Nabarmentzekoa da lantalde arduradun osoaren konpromiso handia, bai eta inplikatutako langile guztiena ere, bai elikagaien segurtasunari eta iraunkortasunari dagokienez, bai eskola-jantokiko zerbitzuan etengabeko hobekuntza-prozesuak eta II. taldeko plater prestatu ez-industrialak aplikatzeari dagokionez.”

 

Ikastolak duela urte batzuk segurtasun-protokolo bat zehaztu zuen jantoki-zerbitzuan gas-hornidurarik ez dagoen kasuetarako, eta “back-up” menu bat ezarri zuen erabiltzaile guztientzat. Beraz, txosten hauetan gehitu ohi diren hobekuntza-ekintzei dagokienez, beste segurtasun-menu bat ezartzea gomendatu zaigu, eremu berri gisa, menuak egiteko beharrezkoa den ur-hornidurarik ez badago. Ikastolak menu desberdinetako prozeduretako segurtasun-protokoloa eguneratu du, eta turbimetroa erosi ur-hornidura berreskuratu ondoren uraren egokitasuna bermatu ahal izateko.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

  • 9.4 Ikastolako azpiegiturak modernizatzea, jasangarriak izan daitezen, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabiliz eta teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiliz.

 

Zorionak Sukalde eta Zerbitzuetako arduradunei eta langile guztiei egindako lan onagatik!

Beheko argazkietan ikuskariaren bisitako irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 3. Helburua, OSASUNA ETA ONGIZATEA, ere lantzen dugu:

image.png

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea. 

 

3.1 EKIMENA: Gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasle eta langileentzat erizaintza zerbitzuak, baliabideak eta menuak egokitzea.

bottom of page