
Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
Ikastolako harremanetan, edukien ikas-irakaskuntza prozesuan eta eskola antolaketa diseinuan hezkuntza inklusiboa, ez-sexista, ez-homofoboa bermatzea.
5.7 EKIMENA: LHko Genero-Berdintasuna eta Ikas-komunitatea programa, emakumezko kirolarien hitzaldiak antolatzea.
2025eko martxoaren 26an, LHko Genero-Berdintasuna eta Ikas-komunitatea programako hitzaldien barnean, LHko 5. mailako ikasleek Olatz Beitia, LHko irakaslea, izan dute eurekin. Olatzek baserriko bizitza azaldu die, emakumearen ikuspegitik baserrian egin beharrekoak aipatuz. Martxoaren 27an, aldiz, Ziortza Villa, txirrindulari ultrafondista LHko 6. mailako ikasleekin egon da. Txanda honi amaiera emateko, Maite Mugirak, Ikastolako irakaslea Bigarren Hezkuntzan, eta saski-baloiko jokalari ohiak, bere kirol ibilbidearen gora-beherak azaldu dizkie LHko 5. mailako ikasleei.
Eskerrik asko hirurei gure artean izategatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
-
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
-
5.c Politika zuzenak eta genero‐berdintasuna sustatzeko lege aplikagarriak onestea eta indartzea, emakume eta neskato guztien genero‐berdintasuna eta ahalduntzea sustatzeko, maila guztietan.
Beheko argazkietan hitzaldiko irudiak. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:






5.11 EKIMENA: Etapa guztietan, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, martxoaren 8ko astean, hitzaldiak, tailerrak eta jarduerak antolatzea.
Ikastolako etapa guztietan, Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dugu. Etapa bakoitzean, ikasleen adinari egokitutako ekimen eta jarduera desberdinak antolatu dira, hala nola, abestiak, irudi-tailerrak, jokoak, hitzaldiak eta abar.
Gora M8!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
-
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
-
5.b Teknologia instrumentalaren erabilera hobetzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena, emakumeen ahalduntzea sustatzeko.
Beheko argazkietan, HHn egindako horma-irudia, LHko irudiak eta DBHko etapan antolatutako ekintzen egutegia eta irudiak. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:











Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
5.7 EKIMENA: LHko Genero-Berdintasuna eta Ikas-komunitatea programa, emakumezko kirolarien hitzaldiak antolatzea.
2025eko martxoan, LHko Genero-Berdintasuna eta Ikas-komunitatea programako hitzaldiak hasi dira. Lehenengo bietan, emakumezko kirolariek euren esperientzia azaldu diete LHko 5. eta 6. mailako ikasleei.
Maider Briongos Squash kirolari buruz mintzatu da ikasleekin, Iraia Iturregi futbolari buruz eta María de la Fuente triatloiari buruz.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
-
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
-
5.c Politika zuzenak eta genero‐berdintasuna sustatzeko lege aplikagarriak onestea eta indartzea, emakume eta neskato guztien genero‐berdintasuna eta ahalduntzea sustatzeko, maila guztietan.
Beheko argazkietan hitzaldietako irudiak:






5.9 EKIMENA: LHn, DBHn eta Batxilergoan otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren ospakizuna.
Azken ikasturteetan bezala, honetan ere, otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu dugu.
LHn, modu desberdinetara ospatu dugu. 1. zikloan, ikasleek euren irakasleekin landu dute. LHko 3. mailako ikasleek Science Workshop arloan landu dute, Zientzietako irakasleekin. 4., 5. eta 6. mailetan, 6. mailako neska ikasle batzuk aurkezpenak egingo dituzte geletan.
DBHn eta Batxilergoan ekimen berriak antolatu ditugu. DBHn, Bibliotekan antolatu ohi dugun Emakume Zientzialariak erakusketaz gain, DBHko 4. mailako ikasleentzat, DBHko agoran, hitzaldi bat antolatu da CIC BioGune Bilbaon, minbiziaren aurkako ikerketan lanean ari den Amaia Zabala emakume zientzialariaren eta AECC erakundean bolondresa den Ziortza Berrioategortuaren eskutik.
Batxilergoan, urtero egiten den bezala, 2030 Agendako iragarki-taulan, emakume zientzialari batzuen biografiak jarri dira. Bestetik, otsailaren 14an, Batxilergoko 1. mailako Zientzietako ikasleentzat CFM (CSIC-UPV/EHU) eta DIPC zentroetara eskola-bisita birtuala izango ditugu, eta emakume zientzilariek beraien lanari buruz hitz egingo diete ikasleei.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
-
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
-
5.c Politika zuzenak eta genero‐berdintasuna sustatzeko lege aplikagarriak onestea eta indartzea, emakume eta neskato guztien genero‐berdintasuna eta ahalduntzea sustatzeko, maila guztietan.
Beheko argazkietan etapa desberdinetan antolatutako ekimenen irudiak:











Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
5.12 EKIMENA: HHko eta LHko komunak unisex izatea.
Azken ikasturteetan hasitako prozesuari jarraituz, Haur Herzkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloetan komunak unisex dira, generoen arteko desberdintasunik ez eragiteko.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
-
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Beheko argazkietan HHko eta LHko komunaren sarrerak:


Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
5.8 EKIMENA: Etapa guztietan azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren aldarrikapena egitea etapa balkoitzari egokitutako jardueren bitartez.
Azaroaren 25ean, ikasturtero bezala, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko, Ikastolako etapa guztietan ekimen desberdinak burutu ditugu: esku moreekin eraikina apaintzea, genero-indarkeriaren biktimak gogoratu eta gaiaren inguruan gure esaldiak idatzi eta bideo batean bildu adibidez.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
-
5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea.
Beheko argazki-galerian, HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan burututako ekintzen adibideak:












Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
5.15 EKIMENA: Ikastolan Sexu-jazarpeneko, jazarpen sexistako edo sexuan oinarritutako jazarpeneko eta sexu-orientazioko, identitateko eta genero-adierazpeneko jazarpeneko egoerak prebenitzeko, jarduteko eta izapidetzeko protokoloa adostu eta sinatu da. Ikastolako intranetean eskuragarri dago langileentzat.
LGTBIQ+ kolektiboko kide diren pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eskubidea bermatu eta sustatze aldera, 2023-2024 ikasturtearen bukaeran, Ikastolan Sexu-jazarpeneko, jazarpen sexistako edo sexuan oinarritutako jazarpeneko eta sexu-orientazioko, identitateko eta genero-adierazpeneko jazarpeneko egoerak prebenitzeko, jarduteko eta izapidetzeko protokoloa adostu zen.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.c Politika zuzenak eta genero‐berdintasuna sustatzeko lege aplikagarriak onestea eta indartzea, emakume eta neskato guztien genero‐berdintasuna eta ahalduntzea sustatzeko, maila guztietan.
Protokoloa Ikastolako webguneko extranetean eskuragarri dago, Lan Harremanak atalean.