Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
Kalitatezko hezkuntza, ikasleak goi mailako hezkuntzarako prestatzea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasun bat duten pertsonentzako hezkuntza, ikaskuntza-ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta eraginkorrak.
4.3 EKIMENA: DBHko 4. mailako Plastika arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.
plastika4 taldean, Garapen Jasangarrirako Helburuei buruz dugun iritzia adierazteko, materialak berrerabiliz irudiak egin ditugu; kartoiak, paperak, plastikoak, sokak, oihalak eta abar, ekonomia zirkularraren kontzeptua landuz.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Bilboko Itsasmuseumak antolatutako erakusketan plastika4 taldearen lanak ikusgai izango dira 2022ko uztailera arte. Zorionak artistak!
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 12. Helburua, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
12.10 EKIMENA: HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko maila eta arlo batzuetan hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.
4.12 EKIMENA: DBHko 1. mailako ikasleen irtenaldia BBK Kunara, Unesco Etxearen eskutik Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko tailerrak lantzeko.
2022ko martxoaren 14an hasita, DBHko 1. mailako ikasleek BBK Kuna bisitatu dute, Garapen Jasangarrirako Helburuen Etxea. BBK Kunan, Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko tailerrak landu dituzte Unesco Etxearen eskutik.
Ikasleei 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) zer diren azaldu zaie. Ondoren, galderen bitartez, GJHekin harremandutako ariketa batzuk egin dituzte. Ikasleek, talde-dinamika desberdinen bitartez, Unesco Etxeako arduradunak proposatutako jarduerak burutu dituzte.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Jardunaldien argazkiak beheko galerian:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.1 EKIMENA: BBK KUNA 2030 KIDEAK aliantzan parte hartzea, etorkizuneko erronkei erantzungo dieten era askotako irtenbideak eskaintzeko Bizkaiko gizarteari.
17.3 EKIMENA: Unesco Etxea erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
4.11 EKIMENA: DBHko 4. mailako Ekonomia arloan, SENER ingeniaritza enpresak antolatutako Gure eguneroko bizitzarekin zerikusia duten erronka desberdinen aurrean konponbideak bilatzearen proiektuan parte hartzea.
2022ko martxoaren 4an, DBHko 4. mailako Ekonomia aukerako ikasle batzuk, SENER ingeniaritza enpresak antolatutako proiektu batean finalista izan dira. Proiektuan, ikasleek gure eguneroko bizitzarekin zerikusia duten erronka desberdinen aurrean bilatutako konponbideak aurkeztu behar izan dituzte, zehazki: Hiri-guneetan garraioaren erabilera nola murriztu daitekeen erronkari egin diote aurre. Proiektu honetan, Bizkaiko hainbat ikastetxek hartu dute parte. Nahiz eta saririk ez irabazi, ikasleek tarte atsegin eta dibertigarri bat pasatzeko aukera izan dute. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.
Zorionak ikasleei egindako lanagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.10 EKIMENA: DBHko 2. mailan Angoulêmeko Collège Elisabeth et Robert Badinter eskolako ikasleekin trukea egitea, frantsesa eta Frantziako kultura ezagutzeko.
2022ko martxoaren 2an, DBHko 2. mailako ikasleak Angoulêmeko ikasleekin harremanean jarri dira bideo-konferentzia bitartez. Hasiera batean, Lauroko eta Angoulêmeko ikasleak elkar agurtu dute, eta ondoren, iPada erabiliz, Ikastolako gune desberdinak erakutsi dizkiegu Frantziako gure kideei. 2021-2022 ikasturteko COVID protokoloak direla eta, gure ikasleak ez dira Angoulêmera joango eta frantziarrak ez dira Euskal Herrira etorriko.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako beste bi Helburu gehiago lantzen ditugu: 9. GJH: INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA eta 17. GJH: ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
9.4 Ikastolako azpiegiturak modernizatzea, jasangarriak izan daitezen, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabiliz eta teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiliz.
9.2 EKIMENA: LHko ikasleek ChromeBook eta DBH eta Batxilergoko ikasleek iPada ikasketa tresna bezala erabiltzea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.13 EKIMENA: Angoulêmeko Collège Elisabeth et Robert Badinter eskolarekin trukeak egitea. GJH4.
4.9 EKIMENA: LHko 4., 5. eta 6. mailetan, kultura desberdinen ezagutza bultzatzeko eta ingelesa lantzeko, Saluganda elkartearekin, Lauroko eta Ugandako eskola bateko ikasleen arteko gutun trukaketa egitea.
2022ko otsailaren 16an, SALUGANDA elkarteko Leire Agirreazkuenaga ikasle-ohia, LHko 4. mailara hitzaldia ematera etorri zitzaigun. LHko 4. mailako ikasleek, Ugandako eskola bateko ikasleekin gutunen trukaketa programan parte hartuko dute. Ingeles arloan burutuko den ekimen honek hurrengo bi ikasturteetan jarraipena izango du, ikasturtero gutunak idatziz eta jasoz, Ugandako ikasleekin harremana mantenduko dutelarik. Ugandako ikasleekin hiru ikasturteetan zehar jorratuko duten harremanaren bitartez, Ugandako errealitatea eta kultura ezagutzeko baliagarria izango zaie gure ikasleei.
COVID-19 protokoloari jarraituz, Leire talde batekin izan zen gela nagusian, beste lau taldeek hitzaldia euren geletatik on-line jarraitu zutelarik.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
4.5 EKIMENA: Etapa guztietan, Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntza kurrikulumean txertazea kalitatezko ikaskuntza bermatzeko.
Ikastolako etapa guztietan, Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntzaren (POI) trebeziak lantzen jarraitzen dugu. Horrez gain, era honetako ikaskuntzan irakasleak formatzeko, Ikastolan POI gidariak direnak, POI gidari berrien formazioa burutzen ari dira Robert Swartzen laguntzarekin, on-line konexioaren bitartez. Robert Swartz ere, POI gidari berriek gainbegiratu behar dituzten saioetan parte hartzen ari da.
Beheko argazkietan, POI gidarien formazioaren eta DBHko 1. mailako saio baten ereduak ditugu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.
4.4 EKIMENA: Etapa guztietan, ikasleen emaitzak aztertzeko kanpoko froga objektiboak egitea, beste zentroekin alderatzeko eta behar izanez gero, hobekuntza neurriak ezartzeko.
2022ko urtarrilaren 17an, DBHko 2. mailako ikasleak gaitasun-testak egiten hasi dira. Oraingoan, ikasleek BADYG testak bete dituzte, gaitasun kognitiboa eta eskolarra neurtzen duten testak. Test hauen bitartez, adin bereko ikasleen gaitasunak estatu mailan alderatzen ditugu .
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
4.8 EKIMENA: Ikastolak, EIB erakundeko partaide bezala, etorkizuneko hezkuntzan ekarpenak egitea.
2021eko abenduaren 3an, Idoia Iruretagoiena Valle, Ikastolako zuzendari-gerentea, Eusko Ikastola Batzaren (EIB) Presidentea den aldetik, Eusko Legebiltzarrean izan zen etorkizuneko euskal hezkuntza-sistemari buruz EIBren ikuspuntua azaltzeko. EIB elkartean batzen diren ikastolen ibilbide eta esperientziaren oinarri nagusienetatik abiatuz, eta lege berriaren hausnarketan oinarrituz, Idoiak etorkizuneko hezkuntzarako ekarpenak egin zituen.
11.000 ikasletik gora eta 1.000 pertsonek baino gehiagok osatzen dute gaur egun EIB. Elkartea duela 60 urte sortu zen, eta gizarte ekimenetik eta hiritar parte-hartzetik sorturiko proiektuak batzea izan zuen helburu, eredu propioa aldarrikatuz, kalitatezko hezkuntza-proiektuak sustatzeko eta euskara eta euskal kulturaren aldeko ekarpena egiteko.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
Argazkiak: Eusko Legebiltzarra.
Ekimen honek 18. Garapen Jasangarrirako Helburuan ere eragina du, hain zuzen ere, 17.17 helmugan:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.2 EKIMENA: Eusko Ikastola Batza elkartean parte hartzea.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
2021eko Garapen Jasangarrirako Hezkuntzari buruzko Berlineko Deklarazioan azaltzen den bezala, Garapen Jasangarrirako Hezkuntza munduak behar duen aldaketaren oinarria da, GJHen 4.7 atalean oinarritzen da eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak lortzeko elementu erraztatzailea da.
2030 Agenda-planan azaltzen dugun bezala, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzak ezagutzak, baloreak, trebetasunak eta jokabide egokiak ematen dizkie pertsona guztiei garapen jasangarriaren eragile bilakatzeko. Lauro Ikastolako 2030 Agenda, Ikastolaren estrategia, Xedea, Ikuspegia eta Baloreak eta 2021eko Berlineko Deklarazioa bat datoz euren planteamenduetan. Erabat lerrokatuta daude. Gure ikasleak pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan daitezen nahi badugu, 2030 Agendan lantzen diren baloreak landu behar ditugu ikasleekin.
Helburu horiek lortzeko, etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean Garapen Jasangarrirako Helburuak txertatu behar ditugula zehaztu dugu Lauro Ikastolako 2030 Agenda-planan, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
Behean, DBHko 3. mailako Biologia-Geologia eta DBHko 4. mailako Plastika arloko Programazio Laburtuak ditugu. Bietan, GJHak nola lantzen diren azalduta daude:
-
DBHko 3. mailako Biologia-Geologiako Programazioan, GJHak helburu didaktikoetan azalduta daude.
-
DBHko 4. mailako Plastikako Programazioan, GJHak Arazo-egoera atalean azalduta daude.
Dokumentuak irakurtzeko irudien gainean klikatu.
Beheko argazkietan, DBHko 3. mailako ikasleek Plastika arloan landu duten NORBERE AURKEZPEN IKURRA proiektuan, Garapen Jasangarrirako Helburuen ikurrak eta hauen mezuen azterketaren jarduera ikus dezakegu.
4.7 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako Kukulumendi proiektuko hitzaldiak ekintzailetzari buruz.
2021eko azaroaren 25ean Kukulumendi proiektuko hitzaldi saioa izan dugu. Jon Uriarte eta Eneko Knörr Batxilergoko 1. mailako ikasleekin ekintzailetzari buruz hitz egitera etorri dira. Bi hizlariek euren esperientziak partekatu dituzte ikasleekin. Batxilergoko 2. mailako ikasleek hitzaldia on-line jarraitzeko aukera izan dute.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.