top of page
IMG_4379.jpg

Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea. 

Ikasle, familia eta langileen osasuna zaintzeko ekintzak antolatzea eta honen inguruko prebentzioa lantzea. Gure ingurunean bizi diren pertsonentzat ongizatea sustatzea.

3.19 EKIMENA: Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleentzat Don´t be Dummy! Zuk ez duzu ordezkorik informazio saioa, trafiko-istripuek izan ditzaketen ondorio latzei buruz.

Don´tBeDummy!

 

Irailaren 12an, Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleek Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Don´t be Dummy! programako hitzaldiak izan dituzte. Programa hau Euskadiko gazteei zuzendutakoa da, eta helburua gazteak bide-segurtasunean, gidatze arduratsuan eta zirkulazioko istripuen prebentzioan sentsibilizatzea da.

Dummy pertsonaia da programaren ardatza. Ibilgailu-fabrikatzaileek Dummy Crash izeneko panpinak erabiltzen dituzte inpaktuak simulatzeko eta modelo berrien segurtasuna egiaztatzeko. Gizakien antzekoa izanik sarritan ordezkatu ohi gaitu. Dummy, hainbat egoera eta emozio esperimentatu ondoren, ondorio honetara iritsiko da: «Zuk ez duzu ordezkorik». Amaiera dramatikoak eragozten dituen ezinbesteko faktorea da prebentzioa.

Ikasle eta irakasleen esanetan saioa oso interesgarria eta erakargarria izan da.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.

Beheko argazkian saioaren irudi bat:

IMG_0021_edited.jpg
bottom of page