top of page
IMG_4378.jpg

Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea.

Gure ingurunean gose-egoeran bizi diren pertsona-taldeei laguntza ematea, kanpaina desberdinetan parte hartuz eta donazioak eginez.

2.2 EKIMENA: DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen, irakasleen eta familien parte-hartzea bultzatzea BEBk elikagaien saltokietan antolatutako Elikagaien Bilketa Nagusian.

BEB 3

 

Bizkaiko Elikagaien Bankuak, 2022ko maiatzaren 6an eta 7an, Bizkaiko supermerkatuetan antolatu zuen Maiatzeko Elikagaien Bilketa Nagusian Ikastolako lau gurasok, hauetako batek bere semearekin, eta Batxilergoko hiru ikaslek parte hartu zuten bolondres bezala. Eskerrik asko denei zuen laguntzagatik!

 

Beheko argazkietan, Batxilergoko Maider Agirrebeitia, Maialen Egia eta Naroa Loroño ikasleak BM supermerkatuan.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 2.2 Malnutrizioan bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Garapen Jasangarrirako Helburuak landuz, gure inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzen dugu.

 

ElikagaienBilketa_1.png
ElikagaienBilketa_2.png
ElikagaienBilketa_3.png

2.1 EKIMENA: Etapa guztietan elikagaien bilketa egitea Bizkaiko Elikagaien Bankuarentzat.

BEB 1

 

Ikasturte honetan ere, elikagaien bilketaren ekimena burutu dugu. Ekimen hau Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin batera antolatzen dugu eta 2021eko azaroaren 8tik 12rako astean egin dugu etapa guztietan. Beheko bideoan ekimenaren irudiak ditugu:

Hauxe da Bizkaiko Elikagaien Bankutik eskerrak emateko Ikastolara bidali diguten mezua:

Lauro Ikastolari eskerrak eman nahi dizkiogu 2.021eko azaroan emandako oinarrizko 2.427 kg elikagaiengatik. Zuek bezalako beste Hezkuntza-zentro eta antzeko entitate batzuen elkarlanari esker, elikagai hauek Elikagaien Bankuak 2021erako ezarritako helburuak betetzen lagunduko dute, eta 4.353 tona elikagai banatuko ditugu dohainik Bizkaiko 213 zentrotan. Zentro hauetan, 30.144 pertsonen beharrizanak atenditzen dira, horietatik 6.697 haurrak. Behartsuenekiko elkartasun ekintza honetan zuekin kontatzen jarraitzea espero dugu eta gure laguntza osoa duzuela jakinarazten dizuegu. Iraunkortasun arrazoiengatik komunikazioak posta elektroniko bidez bidaltzen ditugu.

Bizkaiko Elikagaien Bankua

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 2.2 Malnutrizioan bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

2.2 EKIMENA: DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen, irakasleen eta familien parte-hartzea bultzatzea BEBk elikagaien saltokietan antolatutako Elikagaien Bilketa Nagusian.

BEB 2

 

Bizkaiko Elikagaien Bankuak, azaroaren 19an eta 20an, Bizkaiko supermerkatuetan antolatu zuen Elikagaien Bilketa Nagusian Ikastolako bi irakaslek, bi gurasok, Batxilergoko ikasle batek eta DBHko 4. mailako bost ikaslek parte hartu zuten bolondres bezala. Eskerrik asko denei!

 

Beheko argazkian, DBHko 4. mailako Maitane Pozuelo eta Bingen Unzueta BM supermerkatuan.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 2.2 Malnutrizioan bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Garapen Jasangarrirako Helburuak landuz gure inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzen dugu.

 

a6fe67f1-c318-4e81-b651-9427c58a31a8.JPG

 

Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin elkar-lanean burutzen ditugun bi ekimen hauen bitartez, gure ingurune hurbilean eragiten dugu, Bizkaian jasangarritasuna lortzeko asmoz. Ekimen hauen bitartez, Garapen Jasangarrirako 17. Helburua ere lantzen dugu: ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO.

IMG_4395.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

17.11 EKIMENA: Bizkaiko Elikagaien Bankua erakundearekin lankidetzan parte hartzea 2.GJHan.

bottom of page