Hizkuntza eta kultura guztien presentzia eta aintzatespena bermatu pertsonen eta gizarteen garapenerako.
Ikastolako atal guztietan euskararen erabilera lehenestuko dugu, eta gure ikasleen, familien eta langileen artean Hizkuntza eta kultur desberdinen presentzia sustatuko dugu.
18.5 EKIMENA: LHko Euskara eta Ikas-komunitatea programa, Ikastolako guraso eta ikasle ohien hitzaldiak lanbideei buruz.
2023-2024 ikasturteko Euskara eta Ikas-komunitatea programako bigarren txanda hasi da LHko 5. eta 6. mailetako ikasleentzat. Oraingoan, Aitamari itsasontziko bolondresak, euren salbamendu lanari buruz, eta Jon Ander Agirrenegoa ikasle-ohia eta Ikastolako gurasoa, energia berriztagarriei buruz solasean gurekin izan ditugu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.
-
18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.
Beheko argazkietan hitzaldi hauetako irudiak. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:
18.8 EKIMENA: Ikastolak Korrikan parte hartzea.
2024ko martxoaren 21ean, Korrika Bilbotik pasatzerakoan, Laurok Deustun izan du bere kilometroa. Lekukoa Rosa Elorduik eraman du, Ikastolako erizain ohia.
Beheko argazkietan ekimenaren irudiak. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:
2024ko martxoaren 21ean, Lauroko Korrika Txikia ospatu dugu, etapa guztietako ikasle eta irakasleen parte-hartzearekin.
Ibilbidea bukatutakoan ekitaldi bat ospatu dugu LHko jolas tokian. LHko 3. zikloko ikasle eta irakasleak beranduago elkartu zaizkigu, Korrika Loiutik pasatu denez, korrikara batu direlako.
Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak:
2024ko martxoaren 15ean, Korrika ospatzen den azken ikasturteetan bezala, Loiuko beste ikastetxeekin batera Loiuko Korrika Txikian parte hartu dute Lauroko LHko 3. zikloko ikasle eta irakasleek. Guztira hainbat ikaslek parte hartu dute, Lauro Ikastolatik 268 ikaslek, Munabetik 83k, Urdanetatik 200ek, La Mercedetik 98k eta Ayaldetik 104 ikaslek.
Lekukoa eraman duten ikasleak ikastetxe desberdinetako loiutar ikasleak izan dira. Loiura ailegatzerakoan, herriko plazan dantzaldia izan da.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
18.1 Hizkuntza eta kultura gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.
-
18.3 Tokiko hizkuntzen eta kulturen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.
Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:
18.9 EKIMENA: LHn euskal ihauteriak ospatzea, euskal kulturaren adierazgarri bezala aldarrikatuz.
2023-2024 ikasturtean, LHko ikasle eta irakasleek ihauteriak ospatu dituzte Euskal Herriko toki desberdinetako ohiturei jarratuz. LHko maila bakoitzean gai zehatz bat landu dute, era horretan mozorrotuz eta dantzak eginez HHko ikasleen aurrean:
1. mailan: Joaldunak.
2. mailan: Kaldereroak.
3. mailan: Atorrak eta lamiak.
4. mailan: Bolantak.
5. mailan: Miel Otxin.
6. mailan: Mamoxarroak.
Ikuskizun honen bitartez, LHko ikasleek HHko ikasleei euskal ihauteriak nolakoak diren erakutsi diete. Eskerrik asko LHko ikasle eta irakasleei egindako lan onagatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
18.1 Hizkuntza eta kultura gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.
-
18.3 Tokiko hizkuntzen eta kulturen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.
Beheko argazki-galerian HHn antolatutako ihauterietako ikuskizuna eta LHko ikasleen parte-hartzea:
18.4 EKIMENA: LHko Marrubi taldea eta DBHko Euskal Laborategia euskararen alde aritzea.
2023-2024 ikasturtean ere, DBHko Euskal Laborategia arloko ikasleek Xabierreko Frantzisko Deunaren ospakizunean, Euskararen eguna ospatzeko antolatzen dugun jaialdiaren prestakuntza lanetan parte hartu dute euren irakasleekin batera. Ikasleak Twister, Just Dance, kirol txapelketak eta arratsaldeko dantzaldia antolatzen aritu dira. Eskerrik asko egindako lanagatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.
-
18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.
Beheko argazkietan DBHko jaialdia:
18.2 EKIMENA: Ikastolan euskararen presentzia bermatzea hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.
Euskalgintzaren Kontseiluak 2023ko azaroaren 4an Bilbon antolatu zen OLDARRALDIAREN AURREAN EUSKARAREKIN BAT EUSKARAZ BAT manifestaldiari babesa emateko, Lauroko langileek argazkiak egin zituzten, Ikastolako Instagram eta Twitter plataformetan argitaratuz.
Aldi berean, DBHko Euskal Laborategiko ikasle eta irakasleek pankartak egin eta DBHko eraikinean jarri dituzte euskarari euren babesa adierazteko.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.
-
18.5 Eten digitala murriztu eta teknologia berriak hizkuntza guztietan, batez ere gutxiagotuetan, eskuragarri jarri.
-
18.6 Hizkuntza gutxiagotuen presentzia bermatu hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.
Beheko argazkietan gure langileen babes-argazkia, Euskal Laborategikoen pankartak eta Bilboko manifestaldiaren irudiak:
18.5 EKIMENA: LHko Euskara eta Ikas-komunitatea programa, Ikastolako guraso eta ikasle ohien hitzaldiak lanbideei buruz.
Hasi dira 2023-2024 ikasturteko Euskara eta Ikas-komunitatea programako hitzaldiak LHko 5. eta 6. mailetan. Lehen hizlariak Ortzi Ardeo, hegazkin komertzialen pilotuaren lana azalduz, eta Joana Ruiz-Olabuenaga, Kaiku enpresan lan egiten duen ikasle-ohia izan dira. Joanak esnea eta esnekien enpresaren kudeaketa azaldu die ikasleei. Bi hizlariak Ikastolako gurasoak dira.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.
-
18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.
Beheko argazkietan Ortzi eta Joanaren hitzalduen irudiak. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:
2023ko azaroaren 21ean, Amaia Zabala zientzialaria LHko 6. mailako ikasleekin izan dugu, zientziari buruz solasean, emakumen zientzialariak eta bestelako gaiak azalduz. Azaroaren 23an, Anton Gandariasek LHko 5. mailako ikasleei Anjel Lekuona bere osabaren historia kontatu die, 2. Mungu Gerran nazien konzentrazio zelai batean egon zeneko gertakizunak besteak beste.
Eskerrik asko hizlari guztiei zuen esperientziak gurekin partekatzeagatik!
Beheko argazkietan Amaia eta Antonen hitzalduen irudiak. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:
18.7 EKIMENA: Hazparneko Ursuia ikastetxearekin trukea egitea.
2023-2024 ikasturtearen hasieran, Hazparneko Ursuia ikastetxearekin trukea burutuko duten DBHko 1. mailako ikasleak Hondarribian izan dira pare bat egunetan euren kideak izango diren Iparraldeko ikasleekin. Egun hauek lehenengo harremana izateko egokiak izan dira eta ikasleak giro onean egon dira.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.
-
18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.
Beheko argazki-galerian Hondarribiko egonaldian burututako ekintzen irudiak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
4.11 EKIMENA: Ikastolako Internazionalizazio-plana burutzea eredu eleanitza bermatzeko, beste herrialdeetako eskolekin trukeak burutuz Hazparnen, Angoulêmen, Kanadan eta Irlandan, eta udako egonaldiak antolatuz Irlandan, Ingalaterran eta AEBetan.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.23 EKIMENA: Hazparneko Ursuia ikastetxearekin trukea egitea.