top of page
IMG_5300.jpg

Hizkuntza eta kultura guztien presentzia eta aintzatespena bermatu pertsonen eta gizarteen garapenerako.

Ikastolako atal guztietan euskararen erabilera lehenestuko dugu, eta gure ikasleen, familien eta langileen artean Hizkuntza eta kultur desberdinen presentzia sustatuko dugu.

18.5 EKIMENA: LHko Euskara eta Ikas-komunitatea programa, Ikastolako guraso eta ikasle ohien hitzaldiak euren lanbideei buruz.

EuskaraetaIkas-komunittea_Sukaldea

 

Euskara eta Ikas-Komunitatea programan, LHko 6. mailako ikasleek Ikastolako Sukaldearen funtzionamenduari buruzko hitzaldia jaso dute Jon eta Mikel sukaldarien eskutik. Sukaldariek sukaldeko eguneroko lana, hornitzaileekin harremana, menuen prestakuntza, Osasun Sailak agintzen dituen dieta orekatuak eta bestelakoak azaldu dizkiete ikasleei.

Jonek ere, sukaldeko langileen erronka handiena zein den azaldu digu; alferrik galtzen diren elikagaien kopurua murriztea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.

  • 18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.

Beheko argazki-galerian hitzaldietako irudiak:

Sukaldeko funtzionamenduari buruzko hitzaldietan, 2030 Agenda-planean zehaztuta ditugun Garapen Jasangarrirako 3. Helburua, OSASUNA ETA ONGIZATEA, eta 12.a, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK, aipatu eta azaldu dira:

IMG_4379.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.

3.2 EKIMENA: Gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasleentzat erizaintza zerbitzuak, baliabideak eta menuak egokitzea.

3.12 EKIMENA: Ikastolako erizainak LHko 5. eta 6.mailako ikasleei fruten onuragarritasunari buruzko hitzaldiak ematea.

IMG_4390.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

12.3 Ikastolan, alferrik galtzen diren elikagaien kopurua murriztea, eta elikagai‐galerak murriztea ekoizpen eta horniketa kateetan.

12.1 EKIMENA: Ikastolako menuan bertoko produktuak gehiago sartzea.

12.12 EKIMENA: Ikasleei menuari eta jantoki zerbitzuari buruzko inkesta egitea eta emaitzen araberako egokitzapenak egitea.

Euskara eta Iks-Komunitatea 3

18.5 EKIMENA: LHko Euskara eta Ikas-komunitatea programa, Ikastolako guraso eta ikasle ohien hitzaldiak euren lanbideei buruz.

 

Aurrera jarraitzen dugu Euskara eta Ikas-Komunitatea programarekin. 2023ko maiatzean, Ikastolako guraso desberdinen hitzaldiak izan dituzte LHko 3. zikloko ikasleek: 5. mailako ikasleei, Raul Onaindiak Gernikako bonbardaketari buruz hitz egin die, eta Amagoia Tejedor, Floren Elgezabal eta Isusko Mendizabal suhiltzaileek euren eguneroko lana azaldu diete ikasleei. 6. mailako ikasleek ziortza Sulibarriaren hitzaldia izan dute banketxeen funtzionamenduari buruz.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.

  • 18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.

Beheko argazkietan hitzaldietako irudiak:

18.7 EKIMENA: Hazparneko Ursuia ikastetxearekin trukea egitea.

DBH1_Hazparne

 

2022-2023 ikasturtean, berriro ere, DHko 1. mailako ikasle batzuk Hazparneko Ursuia ikastetxearekin trukea burutu dute.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko. 

  • 18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.

Beheko argazki-galerian Lapurdi eta Bizkaiko egonaldietan burututako ekintzen irudiak:

18.3 EKIMENA: Ikastolan sortu dugun lauro2030agenda webgunean, SlideShare, issuu eta YouTube plataformetan euskara erabiliko dugu komunikazio hizkuntza gisa.

 

2021-2022 ikasturtean hasitako bideari jarraituz, 2022-2023 ikasturtean ere, lauro2030agenda webgunean gure edukiak euskaraz argitaratzen ditugu.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.5 Eten digitala murriztu eta teknologia berriak hizkuntza guztietan, batez ere gutxiagotuetan, eskuragarri jarri.

  • 18.6 Hizkuntza gutxiagotuen presentzia bermatu hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.

18.2 EKIMENA: Ikastolan euskararen presentzia bermatzea hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.

LH 3. zikloa Bizkaldatz

 

LHko 3. zikloko ikasleak IX. BizkaIdatz Txikia literatura lehiaketara aurkez daitezen animatzeko helburuarekin, Batxilergoko 2. mailako Aiala Garabieta ikasleak hitzaldia eman die ikasleei. Aurtengo edizioan, euskarazko ipuin-hasieraren idazlea Aiala Garabieta dugunez, gurera etortzera gonbidatu dugu bere ipuina eta esperientzia ikasleei azal diezaien.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.4 Gutxienez hizkuntza biren erabilera praktikoa bermatuko duen hezkuntza eredu elebi/eleanitzak bultzatu, beti ere hizkuntza gutxiagotua modu eragingarrian irakasten dela ziurtatuz.

  • 18.6 Hizkuntza gutxiagotuen presentzia bermatu hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.

Lola López de Lacalle, Begoña de Ibarra eta Aiala Garabieta Bizkaldatz Txikia lehiaketaren aurkezpenean.

Aiala Garabieta LHko 3. zikloko ikasleekin.

18.5 EKIMENA: LHko Euskara eta Ikas-komunitatea programa, Ikastolako guraso eta ikasle ohien hitzaldiak euren lanbideei buruz.

Euskara eta Ikas-komunitatea

 

Aurrera jarraitzen dugu Euskara eta Ikas-Komunitatea programarekin. 2022ko abenduaren 2an, Ikastolako gurasoa eta CICbioGUNE ikerketa zentroan lan egiten duen Amaia Zabala ikertzailea, LHko 6. mailako ikasleekin izan da. Amaiak prostata-minbiziaren ikerta lanak egiten ditu CICbioGUNE ikerketa zentroan. Zientziarekin harremandutako gai desberdinei buruz mintzatu da ikasleekin: ikertzaileei buruzko mitoak, emakume zientzialariak eta ikertzaileak, Marie Curie eta abar.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.

  • 18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.

Beheko argazki-galerian hitzaldiko irudiak:

Hitzaldi honetan, Garagen Jasangarrirako 5. Helburua, GENERO-BERDINTASUNA, ere lantzen dugu:

IMG_4383.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

 

2022ko azaroaren 30ean, Ikastolako gurasoa eta ikasle ohia den Iñigo Onandia, LHko 5. mailako ikasleekin izan dugu Itsasoa eta ikerketa hitzaldia emateko. Iñigok AZTIn egiten du lan, eta bere esperientziatik abiatuta, ikasleei gai desberdinak azaldu dizkie, besteak beste; uretako bizitza, itsasoetako ekosistemak eta hauen erabilera egokia eta zainketa.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.

  • 18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.

Iñigo Onandiaren hitzaldiaren bitartez, Garagen Jasangarrirako 14. Helburua, URETAKO BIZITZA, ere lantzen dugu:

IMG_4392.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.

 

2022ko azaroaren 24an, Joana Ruiz-Olabuenagak, Ikastolako guraso eta ikasle ohiak, Esnea, esnekiak eta prozesuak hitzaldia eman die LHko 6. mailako ikasleei.

 

2022ko azaroaren 17an, Begoña Ibarrak, Ikastolako gurasoak, Txapel museoa: antzinatik gaur egunera hitzaldia eman die LHko 6. mailako ikasleei.

 

Hasi dira Euskara eta Ikas-Komunitatea programako hitzaldiak Lehen Hezkuntzan. 2022ko azaroaren 10ean, Anton Gandarias 5. mailako ikasleekin izan genuen bere senitartekoa zen Anjel Lekuonaren, eta gerren eta genozidioen biktimen historia kontatzen. Anjel Lekuona nazien kontzentratzio-eremuetan egon zen 2. Mundu Gerra garaian.

Euskara eta Ikas-Komunitatea programaren hitzaldi honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 16. Helburua, BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK, ere lantzen dugu:

IMG_5502.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

18.6 EKIMENA: Ikastolak Euskaraldian parte hartzea, aurreko urteetako parte-hartzea handituz ikasle, irakasle eta familien artean.

 

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra, EUSKARALDIAren 3. edizioa ospatzen ari da, eta Ikastolatik parte-hartzea handitu nahi izan dugu, eragile desberdinak, ikasleak, irakasleak eta familiak, martxan jartzen: Lauroko webgunean Euskaraldiaren albistea zabaldu egin da, familiekin berba-kafea antolatu da, eraikin desberdinetan kartelak jarri ditugu, irakasle eta ikasle batzuk txapa jantzi dugu, Ikastolako zenbait bulego Arigune bilakatu dira, ikasle batzuk euskararekiko konpromisoa sinatu dute, Euskaraldiarekin harremandutako eskulanak egin dituzte eta abar.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.

  • 18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.

Beheko argazki-galerian burututako ekintza batzuen irudiak:

bottom of page