Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Ikastolako baliabideen mugikortasuna, finantzak, teknologiaren eta berrikuntzaren arloan lankidetza, ekologikoki arrazoizkoak diren teknologiak, ahalmena sortzea, araudien eta erakundeen arteko koherentzia, datuen eskuratzea, jarraipena, adierazleak eta ematea.
17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.
2024ko uztailaren 1etik 4ra, Unescoren XXXV. Eskola Elkartuen Topaketak ospatu ziren Aguilar de Campoon, Palencian, San Gregorio ikastetxeak antolatuta., eta Lauro Ikastolako 2030 Agendako arduraduna bertan izan zen, Lauro Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak nola lantzen ditugun azalduz.
Topaketetean erronka berriak zehaztu genituen 2024-2025 ikasturterako lantzen ditugun hiru ardatz nagusietan:
-
Mundu mailako Hiritartasuna, Bakea eta Giza Eskubideak.
-
Ondarea eta kulturarteko elkarrizketa.
-
Garapen Jasangarrirako Hezkuntza 4.7 helmuga sendotzeko, Desplastifícate proiektuan oinarrituta.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
17.8 Teknologia‐bankua eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko ahalmena sortzeko babes‐mekanismoa, aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta erakundeentzat; eta teknologia instrumentalen erabilera areagotzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena.
-
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
-
17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.
Unescoren Eskola Elkartuen estatu mailako koordinatzaileak, Luisa Márquezek, hainbat urtetan ardura lanetan ibili ondoren, bere postua utzi duela azaldu zigun. Eskerrik asko urte guzti hauetan zehar egindako lanagatik Luisa!
Esan beharra dago San Gregorio Ikastetxeak topaketen antolaketa bikaina egin duela. Eskerrik asko emandako harreragatik eta zorionak antolaketa maila gorenagatik! Hezkuntzak mundua alda dezakeelako.
Beheko argazkietan topaketen irudiak:
17.11 EKIMENA: Loiuko Udal Foroan parte hartzea.
2024ko ekainaren 13an, joan den ikasturteko Loiuko Udal Foroan erabaki zen Loiuko Ikastetxeen arteko Azoka ospatu dugu. Azokan Ayalde, La Merced, Munabe, Urdaneta eta Lauro Ikastolak parte hartu dugu. Loiuko alkatea, Josu Andoni Begoña Fernández de Arroiabe bertan egon da, ikastetxe desberdinen proiektuak ezagutuz.
Loiuko Azoka hau Garapen Jasangarrirako 11. Helburuari buruz, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK, egindako Tokiko diagnostikoaren ondorioa da. Ikastetxe bakoitzak Garapen Jasangarrirako HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK Helburuaren inguruan egindako lana erakutsi du.
DBHko 1. mailako 2030 Agendako ordezkariak diren Irati Bilbao, Eneritz Mallona, Araitz Marquínez eta Martina Nuinek Azokaren aurkezpen lanak burutu dituzte.
Hauek izan dira ikastetxe bakoitzak aurkeztu dituen proiektuak:
Urdaneta:
Bidezko Merkataritzako produktuen salmenta, zertan datzan Bidezko Merkataritza, zertan diren desberdinak ohiko Merkataritza eta Bidezko Merkataritza, zeintzuk diren merkataritza mota honetako hastapenak, non daude dendak Bilbon eta proiektu honek dituen loturak 17 GJHekin.
Ayalde-Munabe:
Fruten kontsumoak osasunean duen onuragarritasuna. Sasoiko frutak eta hauen eragina gure osasunean eta ongizatean.
Lauro Ikastola:
Alde batetik, LHko 2. mailako Baratza ikasarloan sendabelarrekin egindako koloniak eta xaboiak, eta bestetik, LHko 6. mailako BARELIKOS arloan Garapen Jasangarrirako Helburuak nola lantzen dituzten.
La Meced:
Merkahuerto eta Chillida proiektuak, liburutegiaren funtzionamendua, xaboi artisauak eta konpost ontzia.
Ikasle guztien partaidetza oso ona izan da, zorionak eta eskerrik asko!
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
Beheko argazki-galerian jardunaldiaren irudiak:
Behean, Azokan aurkeztu diren LHko 2. eta 6. mailetako proiektuen azalpen-kartelen irudiak. Proiektu osoa azaltzen duten kartelak ikusteko irudien gainean klikatu:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 11.a, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAKere lantzen ditugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.3 Ikastolako, kasu honetan, Loiuko ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.
17.19 EKIMENA: Elhuyar elkartearen Zientzia Azokan parte hartzea.
2024ko maiatzaren 22tik 26ra, Elhuyar elkarteak antolatzen duen Zientzia Azoka ospatu zen Bilboko Areatzan. Azokan Lauro Ikastolako ikasle batzuk euren proiektuak aurkeztu zituzten, eta hauetako batzuk sarituak izan ziren.
Iraide Ausínek eta Izaro Gutiérrezek DBHko 1. zikloko 1. saria irabazi zuten, DBHko 1. mailako Biologia arloan Amaia Pérez irakaslearen gidaritzapean Ogian lizunen hazkuntza-patroia egindako ikerketarekin. Ikerketan, Garapen Jasangarrirako zenbait Helbururekin dagoen harremana azaltzen da.
DBHko 2. zikloan, Aiert Mardaraz, Noah Martín, Ander Puente eta Unai Zubiaurrek osatutako taldeak 2. saria irabazi du DBHko 3. mailako Ikerketa Faktoria ikas-arloan, Oihane Uriarte eta Amaia Pérez irakasleen gidaritzapean egindako Argien bidezko komunikazioa ikerketarekin.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.
-
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
-
17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.
Argazki-galerian gure ikasleek aurkeztu zituzten proiektuen irudiak eta sarituak euren sariak jasotzen:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
17.12 EKIMENA: Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Ingurugelarekin lankidetzan parte hartzea.
2024ko apirilaren 19an, Ikastolako 2030 Agendako arduraduna Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXXI. Topaketan egon da. Aurtengo leloa IKASLEA PROTAGONISTA Hezkuntza ekosozial eraldatzailea martxan izan da. Topaketetan hainbat ponentzia eta azalpen egon dira, besteak beste, "La participación en los centros educativos como eje de la educación ecosocial", Conchi Piñeiro (FUHEM) edo "Komunitatea eta ikasleen parte-hartzea", Igor Ahedo (UPV/EHU).
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.
-
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
-
17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.
Behean, topaketen kartela eta argazkiak:
17.4 EKIMENA: RCE Basque Country-Navarre erakundean parte hartzea.
2024ko martxoan, Ingurumena eta Giza Eskubideak argazki erakusketa ikusgai dugu DBHko eraikineko sarreran, agoran. Erakusketa RCE Basque Country-Navarre erakundean gure kidea den Zabalketaren eskutik ailegatu zaigu Ikastolara, ICLI erakundeak erakusketaren berri eman ondoren, beraz, 17.7 ekimena ere lantzen dugu: ICLI erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
Erakusketa hau, Pobreziaren aurkako Borrokaren Ingurumen Jasangarritasunerako Nazioarteko Sareak antolatutako Ingurumena eta Giza Eskubideak lehiaketaren emaitza da, eta puntuazio handiena lortu zuten 10 argazkiek eta bi azalpen-kartelek osatzen dute.
Panel bakoitzak historia bat biltzen du, eta istorio hori ezagutzera gonbidatzen zaitugu horietako bakoitzean dagoen QR kodean sartuta. QRk euskaraz eta gaztelaniaz dagoen testu labur batera zuzentzen gaitu, irudiak jasotzen duen ingurumen-gaiari lotuta. Horrela, biodibertsitatea, ura, teknologia, hirien orbana edo landalurren despopulazioa bezalako gaiak azaltzen dira, hamar gai guztira.
DBHko Plastika arloan ikasleekin erakusketa bisitatu dugu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.
-
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
-
17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.
Behean, erakusketaren ikuspegi desberdinak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
17.4 EKIMENA: RCE Basque Country-Navarre erakundean parte hartzea.
2023ko abenduaren 19an ospatu genuen 2. asanbladan, Bakearen aldeko manifestua proposatu zen RCE taldearen barruan. Hainbat erakundek manifestua onartu eta sinatu ondoren, Factoría 4.7 webgunean argitaratu da. Albistea irakurtzeko hemen klikatu.
RCE Basque Country-Navarre erakundearen Bakearen aldeko Manifestua:
Garapen jasangarrirako hezkuntzako bikaintasuneko eskualde-zentroen Nazio Batuen Unibertsitatearen sare globalaren zati gisa, RCE Basque Country-Navarre delakotik bat egiten dugu gerra-gatazken berehalako su-etena eskatzeko eta bake oso eta iraunkorra lortzeko negoziazioei laguntzeko erakunde askoren deiarekin. 16. GJHarekin bat etorriz, gizarte justu eta inklusiboak sustatzeko, Nazio Batuek eta nazioarteko erakunde garrantzitsuek lortutako akordioak betetzea erraztu eta bermatu behar dute.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
-
17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 16. Helburua, BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.a Nazioarteko erakunde egokiak indartzea, baita nazioarteko lankidetzaren bidez ere, indarkeria prebenitzeko eta terrorismoari eta delinkuentziari aurka egiteko ahalmena sortzeko, maila guztietan, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan.
17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.
2024ko otsailaren 5ean, Unesco Eskola Elkartuen Sareko ikasturte honetako bigarren bilera ospatu da Santutxuko Berrio-Otxoa ikastetxean, eta bertan, Lauro Ikastolako 2030 Agendako arduradunak parte hartu zuen. Berrio-Otxoako kideek euren negutegia eta oilotegia erakutsi dizkigute, LHko ikasleekin Ingurune eta Gizarte arloetan nola erabiltzen dituzten azalduz. Godly Play saioak egiten dituzten gela ere erakutsi ziguten, bertan saioak nola burutzen dituzten azalduz.
Bileran, Unesco Eskola Elkartuen Sarean zehaztutako gaiak birpasatu, gainbegirtau eta partekatu ziren, eskola bakoitza ikasturtean zehar egiten ari dena azalduz. Lauro Ikastolako ordezkariak, beste proiektu baztuen artean, hauek azaldu zituen: GJHak etapa desberdinetan nola lantzen ari garen, HHn eta LHn hondakinak berrerabiliz egiten ari garen proiektuak aipatuz, Unescok ikasturte honetarako proposatutako Bakerako Figurak diren Nasrim Sotoudeh eta Nadia Nadim DBHko 4. mailako Etika eta Balio Zibikoak arloan nola lantzen ari garen, Nazioarteko Egunen ospakizuna, Azterkosta kanpainan parte-hartzea eta abar.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.
-
17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.
-
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
-
17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.
Beheko argazkietan Berrio-Otxoan ikusitako espazio batzuen irudiak:
17.14 EKIMENA: IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea, Euskal Confintean eta Ekinaren astean parte hartuz.
2023-2024 ikasturtean, Lauro Ikastolako IRAES21 taldea DBHko 3. mailako Jone Esturo, Aner Font, Olatz Muñoz eta June Uriarte ikasleek osatzen dute. IRAES21 taldeko kideak Ikastolako ordezkariak dira Eskola Jasangarrien sarean.
Eskerrik asko Jone, Aner, Olatz eta June erronka hau hartzeagatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.
-
17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.
-
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
Behean, IRAES21 taldearen aurkezpen kartela:
17.4 EKIMENA: RCE Basque Country-Navarre erakundean parte hartzea.
2023ko abenduaren 19an, RCEko 2. asanblada ospatu zen Gasteizko Egibide zentroan. Erakunde batzuen ekarpenen ondoren, Egibideko Lanbide Heziketako instalazioak bisitatu genituen. Bukatzeko, World Cafe bat egin genuen RCEaren erronkak eta etorkizunari buruzko erabakiak denon artean adosteko.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
-
17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.
Beheko argazki-galerian, jardunaldiko irudi batzuk:
17.12 EKIMENA: Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Ingurugelarekin lankidetzan parte hartzea.
2023-2024 ikasturtean ere, 2030 Agendaren helburuak inplementatzeko, Lauro Ikastolari dagokion Ingurugela-Berritzeguneak zehazten duen EA 2030 proiektuaren metodologia eta bere faseak jarraitzen ditugu. Horretarako, Ikastolako 2030 Agendako arduradunak Ingurugela-Berritzeguneko bileretan parte hartzen jarraitzen du.
Ekimen honen bitartez, 17.20 ekimena ere lantzen dugu: Txorierriko Amankomunitateko ikastetxeekin lankidetzan parte hartzea.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.
-
17.8 Teknologia‐bankua eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko ahalmena sortzeko babes‐mekanismoa, aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta erakundeentzat; eta teknologia instrumentalen erabilera areagotzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena.
-
17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.
-
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
-
17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.
17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.
2023ko irailean, Unescoko Nazioarteko Komiteak, Lauro Ikastola Unesco Eskola Elkartuen Sareko kidea izatea onartu du. Laurok 2021-2022 ikasturtean aurkeztu zuen proposamena, eta ordutik, Ikastolako 2030 Agendako arduradunak Euskadiko Unesco Eskola Elkartuen Sareko bileretan eta estatuko Asanbladan parte hartu du, Unesco Eskola Elkartuen Sarean Lauro Ikastolaren ekarpenak eginez.
Ikastolako azken estrategia-planan txertatu genuen 2030 Agenda-planaren Garapen Jasangarrirako 17. Helburuan, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzearen ekimena zehaztuta dugu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.
-
17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.
-
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
-
17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.
Joan den ikasturtetik, Unesco Eskola Elkartuen Sarean finkatutako erronkak Ikastolako 2030 Agenda-planan eta gure kurrikulumean eta ikasketa-planetan txertatu ditugu.
Aintzatespen honek, Unesco erakundearekin elkarlanean jarraitzeko konpromisoa indartzen du.