top of page
IMG_5502.jpg

Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.

Ikasketa-planetan indarkeriari, tratu txarrei eta esplotazioari aurre egiteko gaiak txertatzea, zuzenbidezko estatua, Informaziorako sarbidea, oinarrizko askatasunak babestea.

16.7 EKIMENA: Batxilergoko ikasle talde batek European Youth Parliament ekimenean parte hartzea.

EYP_Valentzia

 

2024ko irailaren 13tik 17ra, European Youth Parliamenteko estatu mailako jardunaldiak ospatu dira Valentzian. Otsailean Bilbon ospatu ziren jardunaldietan, Lauro Ikastola estatu mailan hiru ikaslerekin parte hartzeko aukeratu izan zen. Batxiler 2. mailako Alaitz Alonso, Irune Salcedo eta Markel Torrell izan dira gure ordezkariak, Gorka Lozano irakaslearen laguntzarekin. Lauro Ikastolarekin batera, Bilboko Botika Zaharra institutua eta Donostiako Aldapeta Maria ikastetxea ere Valentzian izan dira.

Estatu mailako saioetan gai hauek landu dituzte ikasleek: Trenbide sareen hobekuntza eta nazioarteko araudia, AEB eta Europar Batasunaren arteko harremana teknologia eta merkataritza arloetan, Adimen Artifizialaren erabilera Hezkuntzan, Greenwashing edo enpresek politika berdeak betetzen ditutztela ziurtatzeko moduak, enpresa digital handiek sormena lantzen duten profesionalen lanaren kontrola, sexu langileen erregulazioa, lurraldeko identitateak, norberaren pribatasuna sare digitalean orekatzea eta beste batzuk.

Gorkaren esanetan, ikasleen lana bikaina eta harro egoteko modukoa izan da. Zorionak!

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

  • 16.a Nazioarteko erakunde egokiak indartzea, baita nazioarteko lankidetzaren bidez ere, indarkeria prebenitzeko eta terrorismoari eta delinkuentziari aurka egiteko ahalmena sortzeko, maila guztietan, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan.

Beheko argazkietan Valentziako irudiak:

bottom of page