Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrian erabiltzea garapen jasangarriari begira.
Ikastolan itsasoko ekosistemen babesa eta itsasoko ekosistemen ezagutza zientifikoak ikasketa-planetan txertatzea.
14.1 EKIMENA: Azterkosta ekimenean parte hartzea: HHko ikasleentzat Itsasminez antzezlana ikustea, marrazki lehiaketan parte hartzea eta Azterkosta panelekin Ikastolan erakusketa eginez.
HHko 5 urteko Ane Bosh Ereño ikasleak akzesit saria jaso zuen Azterkostako marrazki lehiaketan. Sari banaketa Donostiako Aquariumean izan zen. Anek, familiarekin batera, aquariumerako doako bisitaldia irabazi zuen.
Zorionak Ane lortutako sariagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.
Behean, sari banaketaren irudiak:
14.2 EKIMENA: LHko 3. mailako ikasleen irtenaldia Bilboko Itsasmuseumera.
Ikasturtero bezala, LHko 3. mailako ikasleak Bilboko Itsasmuseumean izan dira. Museoan egin duten ibilbidea piraten bizimoduaren inguruko izan da, altxorraren bila jolasa egin dute pista batzuei jarraituz. Zura, makiltxoak eta paperak erabiliz, ikasleek belauntziak eraiki dituzte.
Bisitaldian, itsasoetan dagoen plastikoak eragiten duen kutsadurari buruz ere hausnartu dute, hori ekiditeko berrerabilpena eta berziklatzea bezalako gaiak landuz. Bukatzeko, Euskal Herriko bale arrantzaleei buruz ere zerbait ikusi dute.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.
Beheko argazki-galerian irtenaldiko irudiak:
14.1 EKIMENA: Azterkosta ekimenean parte hartzea: HHko ikasleentzat Itsasminez antzezlana ikustea, marrazki lehiaketan parte hartzea eta Azterkosta panelekin Ikastolan erakusketa eginez.
HHko 5 urteko ikasleek Azterkosta ekimeneko Itsasminez antzerkia ikusi ondoren, marrazki lehiaketan parte hartu zuten, eta gure ikaslea den Ane Bosh Ereñok akzesit saria lortu du.
Zorionak ikasle guztiei egindako lan onagatik eta Aneri lortutako sariagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.
Behean, marrazki lehiaketan aurkeztutako lan batzuk, horien artean Anerena. Irudiak neurri handian ikusteko, gainean klikatu:
Jon Zarraonaindia Landa
Ane Bosh Ereño
Pako De Larracoechea Sarasola
Inés Bilbao Torres
Joanes Vegas Villena
Uma Diego Aranzadi
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
4.2 Haur Hezkuntzan kalitatezko zerbitzuak ziurtatzea, Lehen Hezkuntzarako prest egon daitezen.
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
14.1 EKIMENA: Azterkosta ekimenean parte hartzea: HHko ikasleentzat Itsasminez antzezlana ikustea, marrazki lehiaketan parte hartzea eta Azterkosta panelekin Ikastolan erakusketa eginez.
2023ko urriaren 25ean, HHko 5 urteko ikasleek Azterkosta ekimeneko Itsasminez antzerkia ikusi dute DBHko eraikineko auditoriumean. Antzezlanaren ondoren, eta ikusitakoan oinarrituta, antzezleak eta ikasleek ozeanoetako bizitza eta honen zaintzari buruzko hausnarketa egin dute.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.
Beheko argazki-galerian antzezlanaren irudiak: