top of page
IMG_4389.jpg

Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.

Ikastolako oinarrizko zerbitzu egokiak, seguruak eta arrazoizkoak erabiltzeko aukera, garraio-sistema seguru, arrazoizko eta jasangarriak, ingurune jasangarria, Ikastolako kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinen kudeaketa, berdeguneak, eskola-inguruaren eta landa-eremuen loturak.

11.1 EKIMENA: HHko baratza eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea.

LH6Barelikos1.uzta

2025eko otsailean, LHko 6. mailako Barelikos arloan, Eskola Baratzeko ortuarien lehenengo uzta bilketekin hasi dira ikasleak. Azaroaren bukaeran landatu zituzten uraza, brokoli, erromanesko eta zerbak biltzen ikasi dute, eta nahi izan duenak, etxera eramateko aukera izan du.

Ekimen honek 11.3 ekimena aurrera eramateko aukerak handitzen ditu: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere. 

  • 11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.

  • 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.

Beheko argazki-galerian LHko 6. mailako ikasleak uzta biltzen:

Erakusketako irudiak burutzeko landu dugun proiektuaren bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 15.a, LEHORREKO BIZITZA ere lantzen ditugu:

image.png

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 15.1 Ikastolako lurreko ekosistemen eta ur gezaren barne-ekosistemen eta horien zerbitzuen zaintza, berrezarpena eta erabilera jasangarria bermatzea, bereziki hauena: basoak, hezeguneak, mendiak eta gune lehorrak; hori guztia, bat etorriz nazioarteko hitzarmenen bidez ezarritako betebeharrekin.

  • 15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.

11.4 EKIMENA: Ikastolako zenbait gunetan, etapa, maila eta arlo desberdinetako ikasleek sortutako lanen erakusketak egitea.

LaurokoEkosistemaERAKUSKETA

2025eko urtarrilean, Lauroko ekosistema erakusketa antolatu dugu Beheko Soloako tabernan. Erakusketa honetan, 2024-2025 ikasturtean DBHko 1. mailako Plastika arloan landu dugun lehenengo ikas-egoeraren emaitzak azaltzen dira. Ikasleei planteatu zaien ikas-egoera Lauroko ekosistemari buruzko erakusketa bat egitea izan da, Ikastolan dugun biodibertsitatea baloratzeko eta zaintzeko xedearekin. Lauroko ekosistema proiektua ezagutzeko hemen klikatu.​

Proiektuaren helburu nagusia irudien bitartez gure ingurunea adieraztea izan da, era horretan, 15. Garapen Jasangarrirako Helburua, LEHORREKO BIZITZA, landu dugu. Irudiak egiteko teknika desberdinak erabili ditugu; ohiko tekniken artean, MARRAZKETA eta ESTANPAZIOA, eta teknika digitalen artean ARGAZKIGINTZA eta MARRAZKETA DIGITALA.

Proiektuko irudi batzuk, ohiko marrazkiak eta argazkiak, Ikastolako kanpoko espazioetan egin ditugu, beraz, proiektuan 11.3 ekimena ere landu dugu: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

  • 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.

  • 11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.

  • 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.

Beheko argazki-galerian, erakusketaren irudiak:

Erakusketako irudiak burutzeko landu dugun proiektuaren bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, 9.a, INDUSTRIA, BERRIKUNTZA eta AZPIEGITURA, 12.a, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK, 13.a, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, 15.a, LEHORREKO BIZITZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

4.1. EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz. 

image.png

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 9.4 Ikastolako azpiegiturak modernizatzea, jasangarriak izan daitezen, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabiliz eta teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiliz.

9.2. EKIMENA: LHko ikasleek ChromeBook eta DBH eta Batxilergoko ikasleek iPada ikasketa tresna bezala erabiltzea.

9.8 EKIMENA: Ikastolako pertsonen lanen erakusketak egiteko IKT eta Internetez baliatzea.

image.png

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.

12.3 EKIMENA: Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz.

image.png

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.

13.2 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan klima babesteko ekintzak txertatzea. 

image.png

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.

15.5 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.

image.png

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz. 

17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.

17.12 EKIMENA: Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Berritzegunearekin lankidetzan parte hartzea. 

11.7 EKIMENA: Ikastolako espazioak, instalazioak edo zerbitzuak aniztasunen bat duten pertsonentzat egokitzea.

HHko zabu berriak

Haur Hezkuntzako jolas-tokian dauden zabuetan, aldaketak egin ditugu aniztasunen bat duten ikasleentzat egokitzeko eta ikasle guztiek dituzten jolasteko eta ondo pasatzeko aukera berdinak izateko.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere. 

  • 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.

Beheko argazkietan Haur Hezkuntzako zabu berrien irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 10.a, DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

  • 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

  • 4.a Haurren eta aniztasunen bat duten pertsonen beharrak eta genero‐ desberdintasunak kontuan dituzten eta ikaskuntza‐ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta guztiontzako eraginkorrak eskaintzen dituzten hezkuntzako instalazioak eraikitzea eta egokitzea.

IMG_4388.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, aniztasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

11.3 EKIMENA: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

11.3_LH1BaratzaIkasarloa

LHko 1. mailako ikasleak Ikastolako kanpoko espazioetan zuhaitzen hostoak biltzen ari dira Baratza ikasarloan. Ikasleak zuhaitz-espezie desberdinen sailkapena egiten ari dira, hauen hostoak eta frutuak aztertuz. Kanpoan bildutako elementuak LHko laborategi berrian sailkatu dituzte irakasleak prestatutako fitxa batzuen bitartez.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere. 

  • 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.

Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 15. Helburua, LEHORREKO BIZITZA ere lantzen dugu:

IMG_4393.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.

15.5 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.

11.1 EKIMENA: HHko baratza eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea.

HHkoBaratza

2024-2025 ikasturtearen hasieran, HHko baratza prestatzen hasia da ikasle eta irakasleek euren eskola-jarduerak bertan burutu ahal izateko. Lanean ari diren lorezainek belar txarrak kendu eta garbitu ondoren, lurra goldatu dute barazkiak landatu ahal izateko.

Ekimen honek 11.3 ekimena aurrera eramateko aukerak handitzen ditu: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere. 

  • 11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.

  • 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.

Beheko argazkietan HHko baratza eraikanaren kanpoko espazio naturalean integratuta eta langileak lanean:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 15.a, LEHORREKO BIZITZA ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

IMG_4393.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.

15.5 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.

11.5 EKIMENA: Lauro-Kanpus azpiegitura plana garatzea.

2024-2025 ikasturtearen hasieran, joan den ikasturtean hasitako Lauro-Kanpus azpiegitura planaren lan batzuei jarraipena eman zaie. HHko eta LHko eremuetan aparkalekuak kendu eta espazio horiek ikasleentzat jolas-toki bezala berreskuratu ondoren, orain eremu horiek belar artifizialarekin egokitu dira. Era honetan, gure ikasle gazteenentzat espazio berriak sortu ditugu era desberdinetan erabil ditzaten: jolas orduetan, Gorputz Hezkuntza zein beste edozein arlotan eta eskolaz kanpoko ekintzetan.

Ekimen honek 11.3 ekimena aurrera eramateko aukerak handitzen ditu: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere. 

  • 11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.

  • 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.

Beheko argazki-galerian Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan sortutako espazio berrien irudiak:

bottom of page