Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
Ikastolako oinarrizko zerbitzu egokiak, seguruak eta arrazoizkoak erabiltzeko aukera, garraio-sistema seguru, arrazoizko eta jasangarriak, ingurune jasangarria, Ikastolako kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinen kudeaketa, berdeguneak, eskola-inguruaren eta landa-eremuen loturak.
11.3 EKIMENA: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.
Ikasturte honetan, Ikastolan egin dugun diagnostikoa DBHko Jolastokien egoera jasangarriari buruzkoa izan da. Diagnostikoaren ondoren, esku hartze plana ere prestatu dugu. Lan horretan oinarrituta, 2023ko ekainean, DBHko 3. mailako Plastika arloan, DBHko jolas tokietako gune berdeak hobeto aprobetxatzeko, gune horietan topaguneak sortzeko diseinuak egin ditugu DBHko kanpoko espazioak marraztuz bai paperetan, bai iPadaren SketchBook aplikazioaren bitartez.
Esku hartze planaren helburua kanpoko espazioen eta Ikastolako ingurunearen erabilera klaseak emateko bultzatzea ere bada, 11.3 ekimen honetan planteatzen duguna hain zuzen ere.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.
Beheko argazki-galerian, jardueraren irudiak eta diseinatutako espazioen marrazki batzuk:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 9.a, INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA, ere lantzen ditugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.3 EKIMENA: DBHko 3. mailako Plastika arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
9.4 Ikastolako azpiegiturak modernizatzea, jasangarriak izan daitezen, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabiliz eta teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiliz.
9.2 EKIMENA: LHko ikasleek ChromeBook eta DBH eta Batxilergoko ikasleek iPada ikasketa tresna bezala erabiltzea.
11.6 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasleen artean, etapaka eta mailaka antolatuta, Ikastolako ingurunean hondakinen bilketa eta garbiketa egitea.
2023ko maiatzaren 26an, Ekinaren Astearekin bat eginez, Ikastolan hondakinen bilketa eta garbiketa egin dugu HHko, LHko eta DBHko ikasle batzuen artean. Ekimen hau 2021-2022 ikasturteko IRAES 21 taldeko ikasleek sortu zuten, Ikastolan larrialdi klimatikoari aurre egiteko proposamen bezala. Ekimen honek ingurumena zaintzeko pauso bat aurrera emateko aukera ematen digu.
HHko ikasleek hondakinak bereizi gabe ekarri dituztenez, LHko ikasleek HHkoei hondakinen bereizketa nola egin azaldu diete, hondakinen ezaugarriak aztertuz eta bakoitza dagokion kontenedorera botaz.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.
Beherago, ekiminaren argazkiak, kartela eta gure leloa ditugu:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, 13.a, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.
17.17 EKIMENA: Ekinaren astean parte hartzea.
11.4 EKIMENA: Ikastolako zenbait gunetan, etapa, maila eta arlo desberdinetako ikasleek sortutako lanen erakusketak egitea.
2023ko maiatzaren 26an, DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko Oinarrizko Forma Geometrikoen ZATIKETA proiektuan sortutako lanen erakusketa zabaldu dugu Beheko Soloako tabernan.
Proiektuan, Marrazketa Teknikoaren oinarrizko trazadurak aztertu eta landu ditugu: lerro zuzen paralelo eta perpendikularrak, segmentu baten erdibitzailea, angelu baten erdikaria eta Thalesen teorema. Trazadura geometriko hauetatik abiatuz, karratuaren zatiketa desberdinak diseinatu eta marraztu ditugu, eta ondoren, kartoia berrerabiliz, hiru dimentsiotako irudiak sortu ditugu.
Jon Otaolak, Ikastolako sukaldariak, sukaldean frutak jasotzeko erabiltzen diren kartoi-kutxak gorde eta eman dizkigu, guk kartoi-kutxak berrerabiliz, gure irudiak eraikitzeko. Era honetan lan eginez, hau da, hondakinak berrerabiliz, Garapen Jasangarrirako 12. Helburua, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK, landu dugu. Proiektuan, Ikastolako 2030 Agenda-planan zehaztutako 12.5 Helmuga garatu dugu: Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
Kartoiarekin sortutako forma geometriko guztiak spray margoekin koloreztatu ondoren, zatiak silikonarekin itsatsi ditugu egindako diseinuei jarraituz. Erakusketa honen bitartez, arloko edukiak landuz eta materialak berrerabiliz, artelanak egin daitezkeela adierazi nahi dizuegu Ikastolako pertsonei. Espero dugu gure mezuak zuengan eragina izatea.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Jon Otaolari, Ikastolako sukaldariari, proiektuan izan duen inplikazioagatik; gure lanak egiteko materialak aukeratu, sailkatu eta emateagatik, eta gure sormen-prozesuan adierazitako interesagatik. Zorionak MT3 taldeari egindako lan bikainagatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.
11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.
Beheko argazkietan erakusketaren irudiak:
Beheko bideoan, proiektuan zehar egindako lana azaltzen da:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 12.a, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK, ere lantzen ditugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
12.5 EKIMENA: Bai Ikastolako langileei, bai ikasleei, euren lanak egiterakoan, materialak berrerabiltzeko aukerak azaltzea, ematea eta era horretan egiten laguntzea.
12.10 EKIMENA: HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.
11.3 EKIMENA: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.
Udaberrian gaudela eta eguraldi ona aprobetxatuz, HH 4 urteko ikasleak eta euren irakaslea gelatik kanpo irten dira jokoak egitera. Irakasleak, ikasleak lagunduta, txoko desberdinak antolatu ditu eraikinaren aurreko zelaian, zuhaitzen gerizpean: irakurketa txokoa, zuhaizten artean goma eta sokekin motriziztate lantzeko gunea, errepideak marraztuta dituzten oihaletan autoekin jolasteko txokoa, arbelekin marrazkiak eta geometria lantzeko gunea eta animaleikin jolasteko txokoa.
2023ko apirilaren 22an, Gasteizen ospatu zen Jasangarritasun Hezkuntzako XXX. Topaketaren gaia Kanpo espazioen garrantzia hezkuntza ekosozialean izan zen. Topaketaren helburuetako bat kanpo espazioen erabilera jasangarritasunerako hezkuntzaren markoan nola txerta daitekeen ohartzea eta baliabideak eskuratzea izan zen. HHko ildo nagusietan zehaztuta dugu kanpo espazioen erabilera
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.
Beheko argazki-galerian, jardueraren irudiak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen diugu:
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
4.2 Haur Hezkuntzan kalitatezko zerbitzuak ziurtatzea, Lehen Hezkuntzarako prest egon daitezen.
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
11.1 EKIMENA: HHko baratza eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea.
2023ko maiatzaren 2an, HHko baratza eta oilotegia bisitatu genituen HHko 5 urteko Naiaren ikasle taldearekin. Ikasleak, gelan botak jantzi ondoren, oiloentzako janaria batu eta baratzera joan ziren. Lehenbizi, euren ortuariak dauden eremuko orbelak batu zituzten konposteran sartzeko, eta ondoren, ortuariak ureztatu zituzten. Azkenik, oiloei jateko eman zieten. Zorionak HHko 5 urteko ikasleei eta euren irakasleei egindako lan onagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.
Beheko argazki-galerian, jardueraren irudiak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, 6.a, EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA eta 15.a, LEHORREKO BIZITZA ere lantzen ditugu:
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
4.2 Haur Hezkuntzan kalitatezko zerbitzuak ziurtatzea, Lehen Hezkuntzarako prest egon daitezen.
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
6.4 Ikastolako baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra bermatzea, ur gezaren erauzketaren eta horniketaren jasangarritasuna, ur‐gabeziari aurre egiteko eta urik ez duten pertsonen kopurua nabarmen murrizteko.
6.5 Baliabide hidrikoen kudeaketa integratua ezartzea maila guztietan.
6.4 EKIMENA: HHko eta LHko baratzetan euri-ura erabiltzea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
15.5 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
11.1 EKIMENA: HHko baratza eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea.
2023ko apirilaren 25ean, KONFEKOOPeko kideen bisita jaso genuenean, LHko 6. mailako Barelikos arloko irakasleak eta ikasleek proiektua azaldu zieten bisitariei. Udaberriko garai honetan, baratza zein ongi dagoen ikusi ahal izan genuen. Bisitaldian ere, ikasturte honetan, LHko baratzan euri-ura jasotzeko ezarritako sistema ezagutu genuen. Baratzeko ortuariak jasotakon euri-urarekin uretzatzen ditugu. Zorionak LHko 6. mailako ikasleei eta euren irakaslearei egindako lan onagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.
Beheko argazki-galerian, KONFEKOOPeko bisitaren eta baratzaren irudiak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, 6.a, EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA, 15.a, LEHORREKO BIZITZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO ere lantzen ditugu:
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
6.4 Ikastolako baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra bermatzea, ur gezaren erauzketaren eta horniketaren jasangarritasuna, ur‐gabeziari aurre egiteko eta urik ez duten pertsonen kopurua nabarmen murrizteko.
6.5 Baliabide hidrikoen kudeaketa integratua ezartzea maila guztietan.
6.4 EKIMENA: HHko eta LHko baratzetan euri-ura erabiltzea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
15.5 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.
17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.
17.5 EKIMENA: KONFEKOOPen, Euskadiko Kooperatiben Elkartean parte hartzea.
11.2 EKIMENA: Ikastolako natura ondarea babesteko eta jasangarria izateko zaintza lanak egitea: lorategiak, zuhaitzak, landak.
2023ko otsailean, hezi-bizien landaketa egin da Ikastolako zenbait lorategitan.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.
Beheko argazki-galerian, ekimenaren irudiak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 15. Helburua, LEHORREKO BIZITZA, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.
15.1 EKIMENA: Ikastolako bideodibertsitatearen galera gelditzea: lur-sailen, lorategien eta zuhaitzen zaintza eginez.
11.1 EKIMENA: HHko baratza eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea.
2023ko otsailaren 6ko astean, LHko 6. mailako ikasle talde batek, Barelikos arloan, ortuariak ondo zaindu ondoren, azaroa erdialdean landatu eta ereindako uraza eta errefautxoak biltzen ikasi eta etxera eraman ditu. On egin!
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.
Beheko argazki-galerian, jardueraren irudiak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 15. Helburua, LEHORREKO BIZITZA, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
15.5 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
11.4 EKIMENA: Ikastolako zenbait gunetan, etapa, maila eta arlo desberdinetako ikasleek sortutako lanen erakusketak egitea.
2022ko abenduaren 16an, 2021-2022 ikasturteko DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko Sare Modularrak proiektuaren erakusketaren inaugurazioa egin dugu Beheko Soloan. Proiektuan, ikasleek Sare Modularren edukiak landuz, kuboen bidezko mahai-jokoak sortu zituzten LHko 3. mailako ikasleekin jarduerak burutzeko. Erakusketa hurrengo asteetan zehar izango dugu ikusgai Beheko Soloan.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.
11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.
Mila esker Gotzon Arrasate irakasleari eta 2021-2022 ikasturteko LHko 3. mailako ikasleei jardueretan parte hartzeagatik! Zorionak 2021-2022 ikasturteko MT3 taldeari egindako lan bikainagatik! Eta eskerrik asko erakusketaren inaugurazioan parte hartu duzuen guztioi!
Beheko argazki-galerian, erakusketaren eta inaugurazioaren irudiak:
Mahai-jokoak sortzeko diseinatutako irudiekin, ondorengo bideoa egin dugu:
DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko eta LHko 3. mailako ikasleen artean burututako Sare Modularrak jarduerak beheko bideoan:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 9. Helburua, INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
9.c Nabarmen areagotzea informazioaren eta komunikazioen teknologiarako sarbidea, Ikastolako partaide guztiei Interneterako sarbidea emateko ahalegina eginez.
9.8 EKIMENA: Ikastolako pertsonen lanen erakusketak egiteko IKT eta Internetez baliatzea.
11.3 EKIMENA: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.
Etapa desberdinetako arlo desberdinetan, eguraldiak lagunduta, klase-jarduera batzuk eraikinetik kanpo burutzeko aukera aprobetxatzen dugu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.
Beheko irudietan, HHko 5 urteko ikasleak Udazkena gaia lantzeko hostoak hartzen eta DBHko Gorputz Hezkuntzako klase bat. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.